XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andikan gutxira, Estrasburgo`n 1983`ko Martxoaren 14`tik 16`ra, Pompidou taldeak, au da, drogaren abuso eta debekatutako sal-erosketaren aurkako burruka gaietan lankidego taldeak, toxiko-zale aundieri eman bear zaien giza-laguntzaz Simposio bat ospatu zan.

Bere ondorio eta gomendiotatik auek aukeratu ditut: - Toxikozale aundienagatik ere toxicomane lourd (hard core addict), ez diteke esan ez duela erremediorik, eta onena drogak artzen uztea dela.

- Tratamentuko zentroetan, toxiko zaleentzat bear bezela ornituetan % 30 gutxi gora bera, bir-gizartetzea iritxi ditekela (W Heckman buru zuan aleman taldea).

- Errialde bakoitzak, bere giza-kulturaren inguru-giroakin egokien datozten erak ikasi eta artu bear ditu.

(Eta nik au erantsiko nioke: Autonomiazko-Elkarteak esku-artze bizi eta berezia artu bear lutekela).

- Toxiko-zaletasunaren (personen) arazoa erabakitzen saiatzea baiño obea izango litzake, toxikozale bakoitzaren arazoa erabakitzen alegintzea, batipat, bere familiko, lanbidezko eta elkartezko inguru-giroa kontuan arturik.

Eta auen antzekoak, bataz beste, adierazten dituzte Pompidou taldeko Batzorde iraunkorraren 7`garren billeran izan zirenak.

Billera au Strasbourg`en, 1983`ko Apirillaren 27`tik 29`ra egin zan.

Pompidou taldeko Batzordearen billera onek, Batikanoak Pompidou talde onen lanetan esku-artzera deitua izateko eskabidea ontzat artu zuan eta arrazoiakin, drogaren arazoketari dagozkien gizakoi, gaiak teknika-zientzian oiñarrituta aztertzen bait dituzte.

Dato onek, drogaren arazoketa eta erlijiozko arazoketaren artean artu-eman estuak daudela, bein eta berriz, agirian ipintzen du.

1983`ko Maiatzaren 16`ean Kriminal Arazoen Europear Batzordearen ataleri, Zuzenbidezko Zuzendaritzak prestatutako Sekretaritza Orokorraren Nota banatu zitzaien.

Nota orrek, 6`garren Erabakiaren puntu garrantzitsuenari zegokien drogageiegikerien alderdi zigorgarriaz, Europako Konseillura, Austria, Txipre, Dinamarka, Grezia, Irlanda, Luxenburgo, Malta, Noruega, Portugal, Alemania`ko Federal Republika, Suezia, Suiza eta Erreinu Batuak bialdutako erantzunen laburpena zekarkin.